Bestalde, proiektuaren testuinguruan zenbait proiektu garatzen ari dira modu paraleloan, udalerriaren memoria historiako berreskuratzeko.

    Sinbolo frankistak kentzea

Mozio hartan hartutako konpromisoen artean zeuden, besteak beste, oraindik udalerrian dauden sinbolo frankistak kentzea eta erregimen frankistari lotutako kaleen izenak berrikusi eta aldatzea, oraindik baldin badaude (gehiago irakurri).

    Memoria historikoa berreskuratzea

Basauriko Oroimena elkartetik urte horietan ehunka basauriarrengan ondorio larriak eragin zituzten gertaerak azaleratu nahi ditugu, herritar haien eskubide zibilak eta giza eskubideak zapaldu baitzituzten. Gaur egun dokumentatuta dauden makina bat kasuri buruz ari gara hizketan: gerrako haur gisa erbesteratutako dozenaka ume, espetxeratutako gazte zein helduak, desjabetze bidez ondasunak galdu zituzten herritarrak, torturatu eta eraildako herritarrak… Gaur egun 400 kasutik gora daude dokumentatuta.

Guztion artean gertaera horiek azaleratu behar ditugu, batzuk nahigabean ahaztu baitira, eta beste zenbait hala behartuta ahaztu baititugu, eta oso kasu gutxitan onartu dira frankismoko biktima gisa (gehiago irakurri).

 

Horretarako zuen eta basauriar guztien laguntza behar dugu; hartara, udalak dibulgaziorako espazio hau prestatu du, eta zerbitzu elektroniko bat sortu du, agiriak eta testigantza horiek biltzeko.

Zure testigantza helarazi nahi baduzu, egin klik hemen.