Bizilagun hori:
Oporraldia amaitu eta berriz zuen etxera iristen zaretenean, gure udalerriko barruko zirkulazioan aldaketa garrantzitsuak aurkituko dituzue, ur-kolektorea berritu eta bilketa pneumatikoaren hodiak jartzen ari direlako.
Egoera horren aurrean, Alkatetzak obrak egiten ari diren bitartean zirkulazioan izango diren aldaketak azaldu nahi dizkizue, baita zergatik egiten diren eta kostua nahiz beharrezko denbora ere.
Pozokoetxe-kolektorea izeneko obra –II. Fasea- udalerriko hiriguneko saneamendu-sarea ordezkatu behar delako egingo da. Aurreko sarea jada duela laurogei urte instalatu zen eta, beraz, oso baldintza txarretan dago. Sare horrek berebiziko garrantzia du hondakin-urak lurpetik, gainazalean arazorik sortu gabe, eramateko. Beraz, kolektorea erabat berritu behar da, Pozokoetxeko gunean, kolektore berria jarri berria den tokian, hodiak egoera txarrean baitzeuden eta zenbaitetan zulo handiak ireki baitziren errepidean.
Gutun hau aprobetxatu nahi dut kolektore berria jartzearekin batera zaborren bilketa pneumatikorako hodiak sartuko direla jakinarazteko. Hala, kaleak ez dira berriz ireki beharko, instalazioa egin nahi denean.
Fase honetan 2,5 milioi euro gastatuko dira eta 2011ko otsailean amaitzea aurrez ikusia dago.
Zer aldaketa egin dira eta nola eragiten digute aldaketa horiek?
Hasteko, ibilgailuen trafikoan aldaketak izango dira:
- Agirre Lehendakaria etorbidea ibilgailuentzako trafikorako moztu egingo da Nagusia kaletik Autonomiarantz.
- Nagusia kalea noranzko bikoitzeko bide bihurtuko da Social Antzokiaren eta Agirre Lehendakariaren artean.
- Autonomia kalea beheranzko kale bihurtuko da Social Antzokitik Agirre Lehendakaria etorbiderantz.
- Begoñako Andramari kaleak noranzkoa aldatuko du Autonomiara joanez.
- Araba kalea irteerarik gabe geldituko da Agirre Lehendakaria etorbiderantz.
- Nafarroa kalea irteerarik gabe geldituko da Agirre Lehendakaria etorbiderantz.
Halaber, obrengatik bestelako aldaketak egin behar ditugu:
Autobus publiko eta pribatuen geltokia, San José ikastetxean kokatzen dena, 200 m mugituko da Eguileor farmaziaraino.
Metro Bilbaorekin elkartzen duen “Los Miradores” geltokia desagertuko da. Bakarrik Matxitxako-Pozokoetxe geltokia geldituko da.
San José ikastetxearen parean dagoen taxi-geltokia Agirre Lehendakaria 54/56 zenbakira pasatuko da, hain zuzen ere, BBVA bankuaren ondora.
Ercoreca supermerkatuaren aurreko zamalanetarako gunea Agirre Lehendakaria etorbidetik Autonomiara eramango da.
Obra-guneetan, une puntualetan izan ezik, garajeetara edo lokaletara sartu ahal izango da, horiek udal-lizentzia badute.
Hobeto kokatzeko, planoa erantsi dizuegu.
Obra egiten ari den bitartean 60 aparkaleku (45 Nagusian eta 15 Agirre Lehendakarian) kenduko dira. Lanak Pozokoetxeko trenbideko parkinga irekitzearekin batera hasiko dira eta horrek 105 aparkaleku izango ditu.
Era berean, jakinarazi nahi dizuet irailetik aurrera zenbait hiri-agente izango dela gidariei ordezko ibilbideen berri emateko.
Amaitzeko, obra hauek sortuko dituzten eragozpenak direla-eta pazientzia eskatu nahi dizuet, eta egoera hori ulertzea. Izan ere, obra honek ezin zuen itxaron, gure garapen eta osasunerako ezinbestekoa baita.
Besarkada bat.
ALKATEA, Loly De Juan.


