Basauriko Udalak burutu du 71 langabetu kontratatzeko prozesua, eta jadanik lanean ari dira udalerria hobetzeko proiektu desberdinetan, hala nola:
- Berritzeko, konpontzeko eta ikuskatzeko jarduera urbanistikoak.
- Ingurumenarekin zerikusia duten jarduerak.
- Herritarrei eskainitako zerbitzuak: herritarren bitartekaritzako programa, lan eta familia kontziliazioari laguntza ematea, edo liburutegietan irakurketa bultzatzea.
Kontratazio horiek Euskadiko Plan + Euskadi kontratazioari laguntza emateko planaren barruan kokatzen dira.
Kontratatutako pertsona horiek sei hilabetez lanegun osoan lan egingo dute, eta postu horietarako aukeratuak izateko langabeak izan behar zuten, ordaindutakoaren araberako prestaziorik jasotzen ez zuten eta/edo sarrera-bermearen errenta jasotzen zutenak.
Kontratazio hauei esker abian jarri diren proiektuen artean daude eskola-ordutegia luzatzeko programa, zeinak jadanik funtzionatzen duen Basauri Kooperatiba eta Kareaga Goikoa ikastetxeetan, eta herritarren bitartekaritzako zerbitzua. Halaber horri esker, hogeita bat pertsona kaleak ikuskatzeaz eta gizabideko arauak bete daitezen arduratzen dira.


