Organiko biltzea

   Basaurin, hondakin organikoak 5. edukiontzira

   Etxean sortzen ditugun hondakinen ia erdiak organikoak dira.

   Udaletik, hondakin horiek jasotzea sustatu nahi dugu, gero konposta egiteko (gure ortu, parke eta lorategietarako ongarri naturala, alegia). Hori dela eta, edukiontzi marroiak jarri ditugu udalerri osoan zehar.  Gainera, 2021eko martxoaren 1etik aurrera, haragi- eta arrain- hondakinak ere bota ahalko dira. Parte hartu! Birziklatu zure hondakin organikoak!

Zelan parte hartu:

  • JANTOKI KOLEKTIBOA DUTEN INSTALAZIOAK, OSTALARITZA-ESTABLEZIMENDUAK ETA DENDAK: Parte hartu nahi duten establezimenduei honako hauek banatuko dizkiegu:
    • Gurpildun kuboa, 45 l-koa.
    • Neurri bereko poltsa konpostagarriak (aldiro eramango ditugu lokaletara).
    • Edukiontzi marroirako giltza.

   Zerbitzuan alta emateko, mezua bidali ingurumena@basauri.eus helbidera.

 

  • ETXEBIZITZAK: Izena emateko edo material gehiago jasotzeko (poltsa konpostagarriak edo giltzak), honako informazio-puntu egonkor hauetara jo dezakezue, jendaurreko ordutegiaren barruan:
    • San Migel Kultur Etxea
    • Ibaigane Kultur Etxea
    • Basozelai Gizarte Etxea
    • Pozokoetxe Gizarte Etxea
    • Kareaga Gizarte Etxea

Zerbitzuari buruzko zalantzarik edo iradokizunik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan ingurumena@basauri.eus helbidean edo telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bitartez.

Non daude edukiontziak?

Zer bota eta zer ez: