Ondare artistikoa

Babestu beharreko ondarea (eraikinak) hurrengo kategoriaren arabera sailkatzen da:

  1. Arkeologikoak izan daitezkeen eremuak
  2. Babes bereziko eraikinak
  3. Oinarrizko kontserbazioa duten eraikinak

1.- ARKEOLOGIKOAK IZAN DAITEZKEEN EREMUEN ERREGIMEN BEREZIA

Erregimen honen barruan sartzen dira jarraian adierazten direnak, eta hurrengo tipologiaren arabera:

A) Eraikinaren horma barruko eremua

E) Planoetan zehaztutako eremua.

Arkeologikoak izan daitezkeen eremuen zerrenda


Arkeologi presuntzioko fitxaren zk. Izena Gakoa
2 San Migel Goiaingeruaren Eliza A
3 Arizko Dorretxea A
4 San Fausto Nekazariaren Ermita A
5 Malmasin-Finagako Iruna E

2.- BABES BEREZIKO ERREGIMENA

Babes bereziaren barruan sartzen diren eraikinek, bere zentzu hertsian ezin badaitezke ere monumentu gisa kalifikatu, garrantzi bereziko elementu eta baloreak dauzkate, ingurumeneko ospe hutsetik haratago. Bere garrantzia edo berezitasuna honetan datza, barne-banaketan, elementu komunen antolamenduan, eta banaketa bertikalean, eta orokorrean, arkitektura obraren ikusmoldean.

Horiei erantsitako lorategiak edo lursailak ezin dira zatitu, horietatik finka berriak sortzeko, eta ere ezin da horien hedadura gutxitu.

Bakarrik, erabilera eta titularitate publikora pasa behar duten finken zatiak bereizi ahal izango dira erregistro-idazpen bidez, eta horrek ez du lorategiaren diseinu eta batasuna aldatuko duen banaketa formala suposatuko.

Sailkapen honetako irudien galeria ikusi

3.- OINARRIZKO KONTSERBAZIOKO ERREGIMENA

Oinarrizko kontserbazioko eraikinak direla jotzen da, garrantzi bereziko balio arkitektonikoak izan gabe ere, eraikitako ondarearen zati interesgarriak direnean, ingurumenaren edo ikuspegi tipologiaren arabera elementu esanguratsuak direlako.

Sailkapen honetako irudien galeria ikusi

4.- BALIO/INTERES ARKITEKTONIKOA DUTEN ERAIKINAK

Atal honetan, ezaugarri konpositibo eta tipologikoa nabarmenak dituzten eraikin industrial eta egoitzazkoak jaso dira, Basauriko tradizio industrialaren ondare izan daitezkeenak batetik, eta horren inguruan sortutako egoitzazko sarea bestetik.

Sailkapen honetako irudien galeria ikusi