Nola heldu
Loiuko aireportutik Basauriko udaletxera iristeko, zenbait aukera dago:
- Bilbora doan Bizkaibuseko A3247 autobusa hartzen dugu, eta Moyua Plazazan jaitsiko gara, eta hemen zenbait aukera dauzkagu:
- Lehenengoa, plazan bertan, Basaurieraino ("Basauri" geltokia) eramango gaituen metroa hartuko dugu, Basozelai deritzon irteerara joko dugu.
- Bigarren aukera, Bilbo Abandoko tren-geltokira joatea da, hori Moyua plazatik 850 metrora dago, eta horretarako Bilboko Gran Via zeharkatuko dugu, behin han, Bilbo-Urduñako tren linea hartuko dugu Bidebieta-Basauriko geltokiraino (Basaurin, 3 geltoki daude: Bidebieta-Basauri, San Migel eta Basauri geralekua).
- Beste aukera bat, Bilbo Abandoko tren geltokiaren ingurutik irteten diren autobusetako bat hartzea da, Basauritik igaroko den bat hartzea Bailen kalean (A3621, A3632, A3622, A3918, A2610, A2611, A3928, A3929).
Proposatutako garraio-bideen ordutegiak eta ibilbideak kontsultatzeko, horien web orriak ikusi:


