Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko gazteriaren diagnostikoaren aurkezpena

   Pasa den Uztailean Nerbioi Ibaizabal eskualdeko gazteriaren azterketa-diagnostikoa amaitu zen. Honetan, 500 gaztek baino gehiagok euren iritzia eman zuten online inkesta baten bidez, 100 bat gaztek talde eztabaida ezberdinetan parte hartu zuten eta 40 gizarte eragile baino gehiagok gazteriari lotutako erronken inguruan gogoeta egiteko topaketa egin zuten.

   Azken hilabeteotan gazteriaren errealitatea aztertu  ondoren, diagnostikoaren emaitza nagusiak aurkezteko momentua iritsi da. Hezkuntza eta prestakuntza, enplegua eta ekintzailetza, esku-hartze soziala, osasuna eta ongizatea, kultura eta sormena, konpromiso soziala, partaidetza eta nazioartekotzea izan dira egindako gogoetaren esparru nagusiak non eskualdea osatzen duten herrialdeko gazteriaren ahotz, ikuspuntu eta problematika ezberdinak bildu dira. Egindako azterketak ikuspuntu parte-hartzailea duenez, egingo den aurkezpenean zuek egotea garrantzitsua dela uste dugu hausnarketa partekatua sortzen jarraitzeko asmoaz.
 
   Mezu honen bitartez, urriaren 9an 12etan, Basoselai Gizarte Etxean  egingo den diagnostikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

Informazio gehiago hemen: http://www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus/eu/

Aurkezpenaren iraupena: 60 minutu.
Sarrera doan.

Itxaroten zaituztegu!!!

 

 

Basauri, 2017ko urriaren 3an.

Etiketak