NAHI DUDALAKO!

   Aurreko urteetan bezala aurten ere Basauriko Udalak,  Bizkaiko hainbat udaleekin batera, abian jarri du NAHI DUDALAKO!. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskarazko ikasketak sustatzeko kanpaina da, 15 eta 16 urteko gazteei eta euren familiei zuzenduta dagoena.Irudia

Kanpainaren Helburua

   Kanpainaren helburu nagusia da  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan ari diren gazteek hortik aurrerako ikasketetan ere euskarazko eredua aukeratzea eta horretarako behar duten informazio guztia ematea, gazteoi zein euren gurasoei. Informazio hori www.nahidudalako.eus webgunean dute ikusgai.

Kanpainaren edukia eta euskarriak

  Kanpainaren ardatza www.nahidudalako.eus webgunea da. Bertan gazteek Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzaren berri zehatza jasoko dute. Unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ematen du web guneak eta horrekin batera, etorkizunera begira, izan ditzaketen hainbat zalantza argitzeko balioko die.

   Gainera, web gunean sartu eta inkestan parte hartzen duten gazteek hainbat sari irabazteko aukera daukate, hola nola, IPAD (8th generation) Wi-Fi • 32 GB, HomePod -Bozgorailu inteligentea eta Kultura eta kirol materiala erosteko OPARI TXARTELA (200 €).

   Bestalde, kanpainari lotuta, ikasleentzako hainbat hitzaldi antolatuko dira. Euretan euskaraz ikastearen eta erabiltzearen garrantzia nabarmendu eta www.nahidudalako.eus web gunean zer aurkituko duten azalduko zaie gazteei. Basaurin EGOITZ TXURRUKA, Gazteako esatariak, ZURIÑE HIDALGO, Hesian taldeko abeslariak, JON GOMEZ, oXabi erromeria taldeko abeslariak, eta XABI HOOek, Enkore taldeko abeslariak eta irakasleak emango dituzte hitzaldiak, eta euretan, euskarak beraien bizimoduan izan duen garrantzia azaldu eta gazteak horren inguruan gogoeta egitera bultzatuko dituzte.

Basauri, 2021ko martxoaren 8a.

EranskinaTamaina
Sariak (pdf)488.84 KB
Etiketak