Musika Jazz Social Club "Rockin' Johnny" (blues)

Otsailak 15: 20:30 Social Antzokian, sarrerak 4 €, socialaren lagunak: doan

Rockin’ Johnny biran dator berriz ere, hamar urte baino gehiago isilik egon ondoren. Musikari hau Delmark etxeko gitarrista da, azken 50 urteetan Chicagoko Bluesean egon den diskoetxe esanguratsuenekoa, hain zuzen; honako hauen taldeetan jo izan du: Tail Dragger, Sam Lay –Howlin Wolf-en bateria jotzaile mitikoa–, Jimmy Burns, Jimmie Lee Robinson eta abar.

Gaur egun AEBetako blues gitarrista onenentzat dute, eta bera da West Side Chicago Blueseko errege berria.