Basaurik Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko du mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzekin

   Basauriko Udalak Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astearekin bat egin, eta zenbait jarduera antolatu ditu, batez ere, jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko harremana nabarmentzeko. Oinez edo bizikletaz mugitzeak ingurumen garbiagoa izaten laguntzen digu, baina baita sedentarismoari lotuta dagoen osasun-galera ekiditen ere.

IRAILAK 16, IGANDEA. Bizikleta-martxa. ARIZGOITI PLAZA. 11:00-13:30. Izen-ematea 10:00etatik aurrera Arizgoitiko plazan. Aurretiazko izen-ematea: irailak 14 (ostirala) 18:30etatik-20:30etara Arizgoitiko plazan 5ean

IRAILAK 22,LARUNBATA . Oinezko ibilbide gidatua Malmasin-Montefuerte inguruan. Irteera Basozelaiko futbol-zelaitik (aldez aurretiko izen-ematea nahitaezkoa) 11:00-13:30. Toki bi mugikortasun mugatua dutenentzako.

   Parte hartu eta lau bizikleta tolesgarriren zozketan sartuko zara! Zozketaren baseak behean irakur ditzakezu.

Mugikortasun astea

EranskinaTamaina
Zozketaren oinarriak (pdf)70.33 KB
Etiketak