Muñuzuri, Lefranc y ripolin

Pintura eta produktu kimikoen fabrika 1928. urtean Deustutik ekarria Ignacio Mª Smithek diseinatu zituen planoak. Urte batean eraiki zuten. Manuel Mª Smith-ek tailer eta bulegoentzat eraikin bat egin zuen Urbin, lanak 1932 urtean bukatu ziren, 1933. urtean erre egin zen eta 1943. urtean berreraiki zuten. Erdiko eraikinak eta aldeko pabiloiek solairu bakarra dute. Eraikin nagusiak hiru zatitan banatutako solairuak ditu: erdian sarrera, arku karpanelarekin; Lehenengo solairuan balkoi luzea bi leiho-ateduna. Eskuineko aldeak beheko solairuan bi leiho angeluzuzen nabardun ditu eta lehenengo solairuan bi leiho gordetzen dituen erdi puntuko arkuko bao bat du. Ezkerreko aldea berdina da baina beheko solairuan leiho bakarra du. Bi aldeak oinaldeak, baoak eta kantoiak harlanduz nabarmenduta dituen ahur-ganbil-ahurra den lerro kurbatuan bukatzen dira. Aldeko pabiloiak kono-formako dekorazioa duten harlanduzko ostiko edo kontrahorma baten bidez lotzen dira eraikin nagusiari. Pabilioi bakoitzak gorputz desberdinak ditu, hormaren parte diren ostikoez banaturik. Modulu bakoitzak binaka jarrita dauden lau leiho ditu, triangelu formako errematea du bakoitzak. Eraikin hau 1938. urtean erre egin omen zen eta berreraiki behar izan zuten. 1943. urtean S.A. jadanik Muñuzuri, Lefranc, Ripolin izena zuen enpresak Urbiko Tercio Lacar kalean, zubiaren ondoan, beste pabilioi bat eraikitzeko baimena eskatu zuen.

Muñuzuri, Lefranc  Ripolin