Metrorako lanak. Udaletxeko parkean eta Basozelaien.

Uztaileko lehenengo astean hasi dira udaleko parkea eta gune hauetako metro sarrerak urbanizatzeko lanak: udaletxe alboko sarrera eta Gipuzkoa kaleko igogailu bikoitza. Metroa gure herrira iristearen ondorioz kaltetutako gune horiek berritzeko lanak azaro partean bukatzea aurreikusi da, metroak Basauriko geltoki berria martxan jartzen duenerako, gutxi gorabehera.

Lanen eragina jasoko duen gune osoaren inguruan hesia jarriko dute, udaletxeko parketik hasita; hortaz, ezin izango da aisialdi gunera sartu.

Metroko geltoki berriko igogailu bikoitzaren ingurua berriz urbanizatzeko lanak Gipuzkoa kalean hasiko dira , Doctores Landa eta Axular artean, eta Gipuzkoa kaleko lehen fase hori bukatu ondoren Marcelino Gonzalez kalea berritzeari ekingo diote.

Etiketak