Metrominuto Basauri

   «Metrominutua» da hiri bakoitzeko puntu desberdinen artean oinez dauden distantziak eta denborak neurtzen dituen mapa, metroko mapen kode bisualak erabiltzen dituena.
Metro minuto
   Oinez ibiltzearen kultura sustatzea du helburu, hirietako leku ezagunen arteko hurbiltasuna agerian utziz: gure eguneroko bizitzako beharretarako joan-etorriak oinez egiteak eskatzen duen denbora laburra ikusarazten digu.

   Lehenengo metrominutua 2011n sortu zuten, Pontevedrako oinezkoen mugikortasunari buruzko ideia-laborategi batean, eta, ordutik, hiri askok erabaki dute ideia hura baliatzea.

   Basauri kide den Red de Ciudades que Caminan elkarteak Metrominutua egiten laguntzen die bazkideei, interes handiko erreferentzia dela uste baitute.

   Hala, Basauriko Metrominutua, Red de Ciudades que Caminan elkarteak eta Sagarrak Elkarte Ekologistak egin dute, herritarren eta herriko elkarteen parte-hartze prozesu baten bidez. Udalak konpromisoa hartu du Mugikortasunaren Europako Astean jendaurrean aurkezten den lan hau zabaldu eta balioesteko.

 

   Basauri, 2021ko irailaren 14a.

EranskinaTamaina
MMbasauri (pdf)917.45 KB
Etiketak