Merkatal eremuen birgaitze urbanistikoa

Basauriko merkataritzako kale garrantzitsuenen irudia berritzen hasi da egun hauetan. Eremu horien berritzera aste honetan bertan hasi da erdigunean dauden Resurreccion Maria de Azkue eta Balendin Berriotxoa kaleak berriro urbanizatzeko obrekin, bi kale horietan udalerriko merkataritza eta osalaritzako establezimendu ugari pilatzen da, eta Galizia kalea modernizatzeko obrekin, gune horretan ere, basauriarrek erosketak egin edo pintxo bat hartzeko ohitura handia dute.

Aipatu kaleak birgaituta, eta Lope de Vegako txandakako aparkalekua eta Metroko bigarren geltokia irekita, Basauriko merkataritza eta ostalaritza indartuko dira.

Resurreccion Maria de Azkue eta Balendin Berriotxoa kaleetako obrak maiatzaren amaierarako edo ekainaren hasierarako amaitzea espero da, eta Galizia kaleko obrak apirilean amaituko dira.

Resurreccion Maria de Azkue eta Balendin Berriotxoa kaleetan, zoladura, saneamendua, argiteria... berritu, eta hiri altzariak jartzeaz gain, hartune elektrikoak jarriko dira, modu horretan, terraza finkoak jartzen badira energia hartzeko aukera egon dadin.

Etiketak