Udaleko Herritarren Partaidetzarako Departamenduak, Herritarren Harremanetarako Arloarekin batera, Nagusien Hilabetea antolatu du, Basauriko adin nagusiko herritar guztiak omendu nahian.
Lehen edizio honetan, datorren martxoan ospatuko den Nagusien Hilabetean, zenbait ekitaldi daude aurreikusita gure nagusiek ongi pasa dezaten, eta kasu batzuetan baita ere, beren eguneroko errealitateari aurre egiteko tresnak lor ditzaten.
Inaugurazioari hasiera, Ibaiganeko kultur etxeko ekitaldi aretoan egingo dena, Loly de Juan alkatearen agurrarekin emango zaio, eta jarraian adin nagusiko eta beren ibilbide profesionalagatik ezagunak diren hiru basauriarrek, Agustin Ibarrola eskultoreak, Roman Garcia historialariak eta Aldundian pertsona nagusiekin lan egin zuen Angel Martinezek, hurrengo titulua eman diogun mahainguruari hasiera emango diote: Eta 65 urtetik aurrera, zer?
Hilabeteko programazioan, adibidez, hitzaldiak eta tailerrak aurreikusi dira, non ikasiko duten, adibidez, barrea terapia ona dela zailtasunei aurre egiteko; areto-dantzak ikasten hasteko ikastaroak, eta kulturara dedikatutako gune bat, antzerki eta zinemarekin.
Antzerki jardunaldiak, aurreko urteetan ere ospatu direnak bestalde, ez daude bakarrik pertsona nagusiei zuzenduta, baina antzezpena bai, zeren eta beren eskuetan baitago soilik. Horretarako, aktoreak Espainiako toki desberdinetatik etorriko dira.
Zinearen ikuskizunen sailean humorezko filmak jarri dira, eta horietako protagonistak aktore nagusiak dira argentinar humore fin batekin. Ukiturik errealistena espainiar Las Trece Rosas filmak jartzen du, eta horrek espainiar gerra zibila amaitu ondorengo garai hurbila gogoratzen digu.
Hilabetearen itxierarako, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuordetza den Fernando Fantova Azcoaga. Ekitaldia martxoaren 31n izango da, 18:00etan, Ibaiganeko kultur etxeko ekitaldi aretoan. Sailburuarekin batera, Loly de Juan alkateak itxiko du jardunaldia.
Gogoratu bestalde, hilabete horretan, Basauriko pertsona nagusien baliabideen gida argitaratuko dela, horien interesekoa izango den informazioarekin, zahartze aktiboari eta beste gai batzuei buruzkoa. Gida Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan doan lortu daiteke, eta baita ere, jubilatuen egoitzetan eta kultur etxeetan. Baita ere, erabilgarri dago udaleko web orrian.
Informazioa
Jarduera guztiak pertsona nagusiei zuzenduta daude eta doan izango dira, antzerkia izan ezik, eta horren kostua Social Antzokiko txarteldegian kontsulta daiteke. Baita ere, zinemako sarrerak antzoki horretan erosi ahal izango dira euro baten truke, nahiz eta gonbidapenak oparituko zaizkien tailerretara joaten direnei eta antzerkiko sarrerak erosten dituztenei. Gonbidapenak edozein pertsonak erabili ahal izango ditu, eta horrela, txartelaren jabea ezin bada joan, beste pertsona bati oparitu ahal izango dio zinemara joan dadin.


