Marka berria lortu du «Rockein!»ek: 129 musika-taldek eman dute izena

   EAEko eta Nafarroako musika-proiektuak sustatzeko «Rockein!» txapelketaren bosgarren edizioak parte-hartze marka hautsi du berriro ere: 129 taldek eman dute izena bertan parte hartzeko. Joan den urtean 110 musika-bandak eman zuten izena Basauriko Udalak (Arrigorriagako, Galdakaoko eta Laudioko udalen laguntzarekin) antolatutako txapelketa horretan; 2015ean, 95 izan ziren.

   Izena emandako 129 taldeen erdiek (64) lehen aldiz hartuko dute parte ekimenean. «Txapelketaren helburu nagusia da musika-proiektu berriak susatzea, eta xede hori betetzen ari da, zalantza izpirik gabe», nabarmendu du Igone Beloki Basauriko Udaleko Gazteria Ataleko ordezkariak. Herriko banden atalari dagokionez, berriz, aurreko edizioetan baino gehiago egongo dira aurtengoan: iaz 23 izan ziren, eta oraingo honetan 29 izango dira.

   Jasotako grabazio guztietatik sei banda finalista hautatuko ditu epaimahaiak. Talde horiek Social Antzokian joko dute maiatzaren 13an (larunbata). Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak talde irabazleak aukeratuko ditu

   Hauexek dira «ROCKEIN!»en banatuko diren sariak:

o    TALDE IRABAZLEARENTZAT:
    * EP profesional bat (gutxienez, bost kanta) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan. NOBEDADEA
    EPa diseinatzea eta editatzea: 500 kopia, CD euskarrian.
    Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

o    TOKIKO TALDERIK ONENARENTZAT:
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

o    EUSKARAZKO TALDERIK ONENARENTZAT:
     Kanta bat grabatu eta ekoiztea.
     Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

o    IKUS-ENTZULEEN TALDERIK GOGOKOENARENTZAT:
    Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean edo «MAZ Basauri» Jaialdian (antolatzaileek zehaztuko dute).

 

Laugarren edizioari (2016) buruzko informazioa
    110 taldek eman zuten izena.
    23 talde egon ziren tokiko banden atalean (hau da, kideetako bat Basaurin, Arrigorriagan edo Galdakaon erroldatuta zutenen atalean
    Talde irabazlea: Albert Cavalier (Donostia)

•    Wasted & Stoned singlea argitaratu zuten, 3 kantarekin:
     o    «Wasted & Stoned».
     o    «Times we won´t forget».
     o    «La casita».
•    Wasted & Stoned singlearen 500 kopia egin zituzten, CD euskarrian.
•    «Wasted & Stoned» bideoklipa grabatu zuten.
•    «MAZ Basauri 2017» Jaialdian joko dute (MAZ jaialdia apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 5 eta 6an izango da).

    Tokiko talderik onena: Semejantes (Arrigorriaga)

•    «MAZ Basauri 2017»ko kartelean daude

     Euskarazko talderik onena: Magnético Grupo Robot (Bermeo)

•    «Belea» grabatu zuten.
•    «MAZ Basauri 2017»ko kartelean daude.

    Ikus-entzuleen talde gogokoena: Donna Versus (Trapagaran)

•    «MAZ Basauri 2017»ko kartelean daude.

 

 

Basauri, 2017ko apirilaren 3an.

Etiketak