#MALMASIN365 Erronka

   Basauri Sano Bizi, Tokiko Osasun Sareak #malmasin365 erronka jarri du martxan. Ekimenaren xedea, urtebetez, egunero, gutxienez Malmasineko tontorrerako igoera bat egotea da. Apirilean hasiko da erronka, eta urtebete iraungo du. Hilero, argazki berezi edo originalena sarituko da.

   Halaber, hamabi hilabete horietan hamabi sari ezberdin emango dira. Sariak, ekimenean parte hartzen duten Basauriko klub eta erakundeen dohaintzak izango dira. Haien artean, bi sari berezi egongo dira: bata urrian emango da,  “San Faustoak” direla baliatuz, eta bestea erronka amaitzean, 2020ko apirilean, VII. Kaleroko Mendi martxarekin bat eginez. 

   Nola parte hartu:
1.    Basauri Sano Biziren jarraitzailea izan Instagrameko edo/eta Facebook-eko kontuan (@basauri_sano_bizi).
2.     Argazki bat igo Facebook edo Instagramera Malmasin mendiaren tontorrean. Gutxienez, pertsona bat agertu beharko da.
3.    Basauri Sano Bizi etiketatu eta #malmasin365 hashtag-a idatzi

   Oinarriak www.basaurikirolak.eus webgunenan irakurri.

 

#Malmasin365

Basauri, 2019ko apriliaren 15ean.

Etiketak