Loreak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia

Argitalpen data: 
2019(e)ko Abuztuaren 28(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Irailaren 29(e)an

Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 15etik 30era arte.

 

2019ko irailaren 15etik 30era bitartean zabalik egongo da udal hilerrian loreak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea. Hala xedatzen du Basauriko udalerrian Kaleko Salmenta arautzen duen Ordenantzaren 9. artikuluak.

Aipatutako epe horretan zehar honako hauek jartzeko eskabideak aurkeztu ahal izango dira, kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9.6 artikuluak xedatutakoari jarraituta:

-    Urteko asteburu guztietan (abuztuan izan ezik) eta Domu Santuen sasoian lau egunez saltzeko postu bat.

-    Domu Santuen sasoian lau egunez saltzeko bi postu.

Postu kopurua baino eskabide gehiago jasotzen badira, guztien arteko zozketa egingo da.

Eskatzaileek zehaztu beharko dute ea jarri nahi duten urte osoan zehar saltzeko postua, ala Domu Santuaren sasoian lau egunez saltzeko postua.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

•    Eskabidea beteta eta sinatuta.
•    IFZ / IFKren kopia.
•    Baimendutako pertsonaren izendapena, horrela badagokio.
•    Postuaren deskribapena.
•    Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egotearen egiaztagiria, eta zerga horretan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Gizarte Segurantzan altan egotearen egiaztagiria, eta bertan zorrik ez izatea jasotzen duen egiaztagiria.
•    Hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko erantzukizun zibileko asegurua (poliza eta ordain-agiri eguneratuak).
•    Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria eta ordezkariari dagokion dokumentazioa.
•    Jardueran langilerik edukiz gero, lan–harremana frogatzen duten agiriak.

EranskinaTamaina
Eskaera kaleko salmenta (pdf)138.83 KB