Lokala lagatzea, «Karnabas»eko jaitsierako mozorroak prestatzeko

   «Karnabas» Inauterietako egitaraua dela eta, Kultur Basaurik areto bat lagako die herriko taldeei Basozelai Gizarte Etxean, Udalak otsailaren bigarren astebururako antolatutako txapelketa-jaitsieran parte hartzeko mozorroak egin ditzaten.

   Lokala erabili ahal izateko, norbanakoen kasuan, ezinbestekoa izango da Basaurin erroldatuta egotea; 3 lagun ala gehiagoko taldeen kasuan, berriz, kideen herenak, gutxienez, egon beharko dira udalerrian erroldatuta. Egindako mozorroak ezingo dira lokalean gorde. 2017ko azaroaren 20tik  otsailaren 11ra egongo da aipatutako lokala erabilgarri. Ordubetez, bi orduz edo hiru orduz erabili ahal izango da, asteko 9 orduko mugarekin.

   Gela eskatzeko inprimakia Basozelai Gizarte Etxean aurkeztu beharko dute interesdunek, bertara joan nahi duten data baino astebete lehenago, gutxienez. Gelaren erreserbak, bestalde, espazioak lagatzeko Kultur Basauriren araudi berariazkoaren arabera kudeatuko dira.

Gela eskatzeko ordutegia:
Astelehena eta ostirala: 16:00-21:30. 
Asteartea eta osteguna: 16:00-19:00
Larunbata: 9:00-13:00
Igandea: 17:00-20:30.

Harremanetarako telefono-zenbakia: 944 666 400
Helbide elektronikoa: basozelai@basauri.eus

Basauri, 2017ko azaroaren 14ean.

Etiketak