Lizitatzaileentzako oharra

LIZITATZAILEENTZAKO OHARRA:

   Basauriko Udalarekin lizitatu nahi dutenei zera ohartarazten diegu: 2018ko irailaren 9tik aurrera, prozedura ireki sinplifikatu bidezko lizitazioetan parte hartu nahi duten lizitatzaileek izena emanda egon beharko dutela Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Erregistroan, eskaintzak aurkezteko amaierako datan.

   Enpresariek honako hauek inskribatu ahal dituzte REVASCONen (Euskal Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa) edo ROLECEn (Lizitatzaileen eta Enpresa Sailkatuen Estatuko Erregistro Ofiziala): nortasunari eta jarduteko gaitasunari buruzko datuak; baimenak eta gaikuntzak; eta enpresaren kaudimena eta sailkapena. Aipatutako erakundeen ziurtagiriek sektore publikoko kontratazio-organo guztietan izango dute indarra (agiri horietan jasotakoa aintzat hartuta), eta,  kontrakorik frogatu ezean, enpresariaren gaitasuna egiaztatuko dute, honako hauei dagokienez: nortasuna eta jarduteko gaitasuna; ordezkaritza; gaikuntza profesionala edo enpresa-gaikuntza; ekonomia- eta finantza-kaudimena; sailkapena; eta enpresariak kontratatzeko debekurik duen ala ez.

   Erregistroa elektronikoa da, eta, beraz, telematikoki izapidetuko dira izena emateko zein ziurtagiriak eskuratzeko eskabideak.