Ostirala, urriak 8, 18:00etatik 21,30era Basozelaiko gizarte etxea.
Basauriko jaien barruan, gazteentzako tailer bat egitea pentsatu dugu, izan ere horiekin batera, indarkeria sexistari buruz aritzeko, elkargunerako, adierazpenerako, hausnarketarako eta kritikarako eremu ludiko bat sortu nahi baitugu. Gainera, gainontzeko gazteekin izan ditzaketen pertsona arteko harremanetarako tresnak eskaintzeko eremua izan dadila nahi dugu, elkarbizitzarako elementu nagusi bezala balioa eman diezaioten bai berdintasunari bai desberdintasunari. Horretarako, hurrengo jarduerak eta helburu espezifikoak diseinatu ditugu:
|
Jarduera |
Helburuak |
| Aurkezpen txanda | Jendaurrean aurkezten ikastea, parte hartzaile bakoitzaren auto-definizio baikorretan oinarri hartuta. |
|
Gazteen artean ematen diren desberdintasunak eta antzekotasunak: |
Gure izaera ezagutu: Talde-zentzua, eta gazte bezala kidetasunak bilatu |
|
Maitasuna agertokian: |
Desberdintasuneko elementuak identifikatu maitasun erromantikoaren ideia eraikitzekoan. Bikote harremanetako hiru ereduen inguruko hausnarketa. Harreman pertsonalak aberasteko elementu diren neurrian, balioa eman errespetuari, desberdintasunari eta negoziazioari. |
| Sexualitatearen gorputz-adierazpena (termometroa) |
Gorputzaren eta sexualitatearen gaineko pertzepzio eta adierazpen desberdinetan ematen diren gizarte kontrolerako formak identifikatu. |
| Atsedenaldia | |
| Ligatu egiten dugu, ala eraso egiten dugu? Role playing: hiru egoera |
Ligatzeko estrategietan arbuioaren beldurra identifikatu. Erasoko jarreretan menpetasun-mekanismoak identifikatu. Errespetutik abiatuta ikasi ligatzen. |
| Sexu-erasoei buruzko albisteen analisia |
Hurrengo gai hauei buruz hausnartu; |
| Ondorioak eta proposamenak | |


