Lehiaketa: Hitz-Erdiko Kontaketak 2019

Aurkeztu gehienez ere ehun hitz dituen kontakizuna! Lehenengo deialdia zabalik urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean. Proposamen bi sarituko dira, «Kontakizun onena» eta «Elkar saria»

   «Hitz-Erdiko Kontaketak», euskarazko ipuin laburren lehiaketak, 89 proposamen jaso ditu 2018an ospaturiko lehen edizioan. 2019ko urtarrilaren 14an abian jarriko da bigarrena.

•    2018ko hirugarren, eta azken, deialdian 29 proposamen jaso dira. Itxaro Juaristi Olaechea abadiñarra izan da garailea, eta Alaitz Diaz bermeotarrak irabazi du Elkar Saria.
•    Hiru deialdi izango dira 2019an eta bakoitzean proposamen bi sarituko dituzte antolatzaileek: «Kontakizun onena» eta «Elkar saria».
•    2019ko lehen deialdia urtarrilaren 14tik martxoaren 14ra bitartean izango da zabalik.

   «Ezin zitekeen egia izan…». Antolatzaileek emandako esaldi hori abiapuntutzat hartu, eta, gehienez ere, ehun hitzeko kontakizuna idatzi beharko dute lehiaketan parte hartu nahi dutenek. Bakar-bakarrik onartuko dira euskaraz idatzitako testuak. Basauriko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren webgunean (zirtzart.basauri.eus) dago deialdian izena emateko plataforma. Parte hartzeko, bertako eremu guztiak bete beharko dira.

   Idazteko grina duten pertsonei zuzenduriko proposamena dugu honakoa, Basauriko Udalak, ZirtZart eta Kultur Basauriren bitartez, Geuria Hego Uribeko herri komunikabidearen eta Elkar Euskal Kulturgintzaren laguntzarekin: «Hitz-erdiko Kontaketak», 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa.

   Guztira, hiru deialdi izango ditu lehiaketak. Urtarrilaren 14an izango da lehenengoa. Deialdi bakoitzean kontakizun bi sarituko dira: «Kontakizun onena», berrehun euroko sariarekin (200 €); eta «Elkar saria» —alegia, gazteenen arteko testurik onena—, hirurogeita hamabost euroko sariarekin (75 €). Gainera, saritutako kontakizunak Geuria aldizkarian argitaratuko dira.
Iaz ospaturiko lehen edizioan, denera, 89 proposamen jaso dituzte antolatzaileek, eta azken deialdian, irailetik azarora bitartekoan, Itxaro Juaristi Olaechea abadiñarra izan da garailea. Bestalde, Alaitz Diaz gazte bermeotarrak, 12-17 urte bitarteko parte hartzailerik bozkatuenak, eskuratu du  “Elkar saria”.

Parte hartu ondorengo lotura honen bitartez: zirtzart.basauri.eus

Basauri, 2019ko otsailaren 1ean.

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)393.18 KB
Etiketak