Lapatzako poligonoan, Nerbioi ibaiertzean, oinezkoentzat eta bizikletentzat bidea egitea.

Aurrekontua: 371.303,80 euro.

Lan horiek egiteko aurreikusitako iraupena: 4 hilabete.

Lapatza inguruan, Nerbioi ibaiaren ertzean, 450 metro inguruko ibilbidea eraikitzeko asmoa daukagu, Sidenor eremuan eraikitzen ari garen bidearen jarraipenean, eta hori Basauri – Arrigorriaga ibai ertzeko bidearen zatia da. Bi ibilbide izango dira, bata oinezkoentzat eta bestea bizikletentzat, eta horiek paraleloan doaz. Gune estrategikoetan, eserlekuak jarriko dira, Nerbioi ibaira begirako bistez gozatzeko.