Landa Doktoreen kaleko arrapala mekanikoak berritzea

Arrabolak berritzearekin gutxitzea lortu da Landa Doktoreen arrapala mekanikoetan arrazoi teknikoengatik gertatzen ziren gelditzeak. Basozelaiko auzotarrek eta igogailuak mantentzeko arduradunek, egun hauetan, egiaztatu ahal izan dute nola arrapalek ez duten inolako matxurarik izan arrazoi teknikoengatik.

Arrabolei, jadanik hamabi urte beteta eta oxidazioa bizkortzen duen klimatologiak eraginda, nabaritzen zitzaien jadanik denboraren joana, eta hori horrela, progresiboki ordezkatuak izan dira, korridore guztiak denak batera gelditu beharrik izan gabe. 3.200 arrabola berriak jarrita, horien higadurak eragindako matxurak desagertu dira, eta arrapalaren mugimenduak sortzen zuen zarata gutxitu da, eta baita ere, dardara leundu da.

Arrapalen berrikuntzari jarraipena eman, eta jatorri teknikoko matxurak gertatzeko aukera oraindik ere gehiago murrizteko helburuz, Udalak kontroleko makina aldatzeko asmoa dauka, hain zuzen gaur egunean, arrapala azpiko hobian kokatua, inguruan kokatutako armairuetara aldatzea. Berrikuntza horrekin eta kokapen berriarekin, arrapalak euriteen eta gainontzeko klima-gertakarien ondorioetatik hobeto babestuta geratuko dira, eta horrela, horien iraupena luzatuko da eta sistemaren funtzionamendua hobetuko da.

Gogoratu nahi dugu ezen arrapala horiek, bere momentuan aitzindariak izan zirenak, 1999. urtean jarri zirela funtzionamenduan, Udaletxe inguruko behe aldea Basozelairekin lotzeko helburuz.

Etiketak