Korrontzi Dantzan

   Korrontzi musika tradizional taldeak bere “Korrontzi Dantzan” proiektua erakusten digu. Basauriko hiru dantza taldeen dantzariekin hainbat entsegu burutu ondoren, non Korrontzik bere koreografiak irakatsi dizkien bildutako herriko 50 dantzariei, Izaskun Iturri dantza irakaslearen eskutik, orain egindako lana oholtza gainean erakusteko garaia iritsi da. Korrontzi taldeaz gain, BASAURITAR, EDURRE eta AGINTZARI dantza taldeak ere arituko dira. Horrela, dudarik gabe, Social Antzoki osoa hunkituko dituen kontzertu alai eta ikusgarria emango dute.
●    Proiektuaren zuzendaria: Agus Barandiaran.
●    KORRONTZI taldeko kideak:

○    Agus Barandiaran: trikitixak eta ahots nagusia.
○    Ander Hurtado de Saratxo: perkusioak eta bateria.
○    Kike Mora: kontrabaxu elektrikoa, baxu elektrikoa eta koruak.
○    Alberto Rodríguez: gitarra, mandolina, oktabatutako mandolina eta koruak.
○    Cesar Ibarretxe: soinu teknikaria.

●    Musikari gonbidatuak: X. Berasaluze “Leturia” (Pandero) & D.Conde (Gaita eta Whistles) & Aitor Aspuru (Pandero) & Iñaki Palacios (Txistu) & Basauriko Trikitilariak & Basauri Koral Elkartea & Zirzira Ahots Taldea.
●    Proiektuaren dantza irakaslea: Izaskun Iturri.
●    Dantzariak:

○    Basauritar, Edurre eta Agintzari dantza taldeak (Basauri).
○    Oinkari dantza taldea (Villabona).
○    Mulixka dantza taldea (Gasteiz).

Korrontzi

Basaur, 2017ko apirilaren 18an.

Etiketak