Kontziliazioa honetan datza, hots, gizonek eta emakumeek produkzio, erreproduzitze eta espazio propioaren prozesuari eskaintzen diogun denbora berriro antolatzean.
Kontziliazioa honetan datza, hots, gizonek eta emakumeek produkzio, erreproduzitze eta espazio propioaren prozesuari eskaintzen diogun denbora berriro antolatzean.
Kontziliazioa honetan datza, hots, eremu publikorako eta eremu pribaturako diseinatutako espazioa berriro antolatzean.
Kontziliazioa, hitz batez, honako hau da: hazkuntzara, maitasunera, mendekotasuna duten pertsonen zainketara eta bizitzeko premiak konpontzera eskainitako denbora gizonen eta emakumeen artean banatzea.
Sexuan oinarritutako lan banaketak gure gizartea egituratu egiten du. Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketak, egun, lan askoren ikusezintasuna areagotzen du. Guzti hau dela eta familiak eta honen barnean emakumeak pertsona gaixoei laguntzen diete eta zaindu egiten dituzte. Kasu gehienetan zainketa ez da libreki aukeratzen lana, emakume askok pentsatu gabe aurre egiten diote zama bilakatzen den eginbehar honi. Etxe barruan gauzatzen den jarduera denez borondatezko lana dela usten da, hau da, ordaindu gabea eta ezezaguna.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Informazioa | 2.49 MB |


