Kontzientzia hartzea, kaleak garbi edukitzeko

Basauriko Udalak kontzientzia hartzeko kanpaina bat abiatu du, modu horretan, herritarrei gogorarazteko zein garrantzitsua den udalerria garbi edukitzea, eta bereziki nabarmendu nahi du ezen, ez zaiela janaririk eman behar kaleko animaliei, eta txakurren jabeei adierazi nahi die ezen, horien gorotzak jaso behar dituztela.

Horretarako udalerriko gune desberdinetan, informazioa zabalduko du, hala nola kultur etxeetan eta gizarte etxeetan, eta gizarte-agenteei foiletoak emango zaizkie basauriarren artean bana ditzaten.

Udalaren asmoa da ezen, bere betebeharrak betetzen ez dituen jabea jabetu dadila maskota bat daukala, eta erantzukizuna bere gain hartu behar duela bete-betean, eta horren gorotzak ez jasotzea heziketako, higieneko eta garbitasuneko arazoa dela. Baita ere, herritarrei gogorarazi nahi diegu ezen, uso bati, katu bati edo kaleko beste edozein animaliari jaten ematen zaionean, osasun publikoa kaltetu dezaketen beste batzuk ere erakartzen direla.

Zentzu honetan, udalerriko gune batzuetan txakurren gorotzak ikusten ari gara etengabe, eta gune horietan gizarte-agenteek informazio-banaketa ugaritu egingo dute, eta Udalak jadanik areagotu egin ditu garbiketa lanak.

EranskinaTamaina
Kartela651.35 KB
Etiketak