Kontsumitzaileari arreta eskaintza
Udaleko kontsumo-zerbitzuak herritarrei hurrengo zerbitzu hauek eskaintzeko helburua du:
- Kontsumitzaile eta erabiltzaile den pertsona orori informazioa, laguntza eta orientazioa eskaintzea, horiek beren eskubideak defenda ditzaten.
- Bitartekotza egitea kontsumoko gatazkak konpontze aldera.
- Erreklamazio eta salaketei buruz aholkularitza, eta tramitazioa.
- Kontsumo gaietan, herritarrak prestatu eta sensibilizatzea.
Zerbitzu honekin zerikusia duen edozein kontsulta egin nahi baduzu, hurrengo eskaria bete dezakezu. Zure kontsultari Kontsumoko udal teknikari batek erantzungo dio.
Gure teknikariekin Udaletxean hitzordua zehazteko, bete ezazu hurrengo eskari hau.
Kontsumitzailea den pertsonari informazioa emateko bulegoari buruz informazioa
Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak
Non aurki dezaket kontsumoari buruzko informazioa?
Kontsumitzaileen Informazioko Udal Bulegotik, gure kontsumitzaileentzat lagungarri izan daitekeen informazioa eguneratzen eta ematen ahalegintzen gara.
Hurrengo web orrietan, zure interesekoa izan daitekeen informazioa aurkitu ahal izango duzu, esate betarako, zer egin hegaldi bat bertan behera geratzen denean? Nola jokatu Marsans bidaiak enpresaren egoera aurrean? Zer eskubide dauzka batek gaizki egindako zerbitzu baten aurrean? Iruzurrezko erabilerak interneten...
Orrialde hauetarako sarbidea ematen dizuegu:
Energiaren Batzorde Nazionala
Energiaren Batzorde Nazionalak honako dokumentu hau argitaratu zuen 2011-04-08an bere webgunean:
Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Konfederazioaren (CECU) idatziarekin lotutako elektrizitate kontsumitzaileen arazoen inguruko jarduera-proposamena (Kontseiluak 2011ko martxoaren 15eko bere bileran onetsia)
http://www.eus.cne.es/cne/Publicaciones?accion=3&id=2592&id_nodo=32
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Foroak
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte ongizatea
- Ezagutu itzazu Udalbatzaren erabakiak
- Kontsumitzaileari arreta eskaintza
- Herritarren partaidetza
- Herritaren Babeserako Zerbitzua
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea
- Enpleguaren Eskaintza Publikoa
- Bekak eta laguntzak
- Lehiaketak
- Nabarmenduak
- Berriak
- Agenda


