Kontsumitzailea den pertsonari informazioa emateko bulegoa

KONTSUMITZAILEA DEN PERTSONARI INFORMAZIOA EMATEKO ZERBITZUA

HELBURUAK ETA EGITEKOAK

-    Erreferentzia gunea, kontsumoari buruzko edozein informazio eta orientabide emateko orduan.

-    Laguntza-gunea, kontsumoaren eremuan eman daitezkeen gatazketatik ondorioztatutako erreklamazioen tramitazioan.

-    Kontsumitzaile eta erabiltzaile den pertsonaren heziketa eta prestaketa.

-    Dokumentazio eta baliabideen zentroa.

Helburu horiek lortzeko garatu beharreko ekintzak.

a)    Informazio eta aholkularitza zerbitzua.

b)    Bitartekaritzako eta erreklamazioak tramitatzeko zerbitzua.  Aldeen artean akordio lagunkoia lortzerik izan ez denean, bitartekaritza lanak egitea. Ezinezkoa izan denean, dagokion erreklamazio administratiboa tramitatzen lagundu eta bide judizialari buruzko informazioa eman.

c)    Prestakuntza. Kontsumoko eduki desberdinei buruzko prestakuntza-ekintzak sustatu.

d)    Kontsumitzaile diren pertsonen eskubide eta betebeharren gaineko sentsibilizazioa.

Kontsumitzailea den pertsonari ematen zaion arreta zerbitzua herritarren informazio eta arretarako bulegoan izaten da, hori Udaletxean dago, 10,00etatik 14,00etara eta ostegunak 15:30etatik-17:30etara.

BALIABIDEAK

KONTSUMITZAILEA DEN PERTSONARI INFORMAZIOA EMATEKO TELEFONOA

900-600.500

EUSKO JAURLARITZA
KONTSUMOKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Concha Jenerala 23
94-403.14.00

EUSKO JAURLARITZA
KONTSUMOKO ZUZENDARITZA OROKORRA

Donosita-San Sebastián, 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
945-019.923

www.euskadi.net

EUSKADIKO KONTSUMITZAILEEN ELKARTEA - EKE
Juan de Ajuriaguerra,  9. – 7.
48009 BILBAO

Telefonoa: 944-249.210

www.eke-fce.com