Konpostajea eta bosgarren edukiontzia

Hiri hondakinen konpostajea Basaurin

    Etxebizitzetako eta dendetako hondakinetako zabor organikoa bereiz jasotzen bada, konposta egiteko erabili daiteke. Prozesu hori naturala da, ez du kanpoko energiarik behar eta onuragarria da ingurumenerako.

    Bada, Basauriko Udalak zabor organikoa bereiz biltzeko «bosgarren edukiontzia» jarri du Pozokoetxen eta San Migelen. Horrekin batera, familia bakarreko etxeetan autokonpostajea susatzeko proiektua abiarazi dugu.


I. fasearen dibulgaziozko bideoa (Pozokoetxe)


II. fasearen dibulgaziozko bideoa (San Migel)

1.- Etxeko autokonpostajea.
2.- Bosgarren edukiontzia Pozokoetxen.
3.- Bosgarren edukiontzia San Migelen.
4.- Bildutako kopuruak.
5.- Nola parte hartu.
6.- Non daude edukiontziak?
7.- Zer bota eta zer ez.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------
1.- Etxeko autokonpostajea
    Autokonpostaje programa opatu genien ortu edo lorategidun etxea zuten familiei, lurzati horietan aukera zeukatelako konposta egiteko eta, gero, konpost hori berrerabiltzeko.
    2013an abiarazi genuen aipatutako programa, helburu batekin: familia horiei jarraibideak eta tresnak ematea, etxean konposta egiteko elikagaien eta inausteen hondakinekin.
    Prestakuntza teorikoa eta praktikoa eman genien, eta familia bakoitzari konposta egiteko ontzi eta aireztagailu bana banatu genion. Horrez gain, konposta egiteko eskuliburua egin genuen. Hemen duzu eskuragarri.
    Aurreikusitako familien % 69k hartu zuten parte programan. Urtebete beranduago, familia horien % 97k jarraitzen zuten konposta egiten, eta, guztien artean, 575 kg hondakin organiko birziklatzen zuten hilean.
    Erabiltzen ez ziren konpostagailuak, berriz, ortua martxan zeukaten ikastetxeetara eraman genituen.

2.- Bosgarren edukiontzia Pozokoetxen
    2013an hasi ginen hondakin organikoak bereiz jasotzeko zerbitzua ematen. Horretarako, 5 edukiontzi jarri genituen auzoko kaleetan. Gainera, ekimenaren berri emateko kanpaina egin genuen, eta izena emandakoei beharrezko materiala banatu genien (ontzia, giltza eta poltsa konpostagarriak).
    Auzoko familien % 26k hartu zuen parte lehen fase hartan; 2014an, berriz, familien % 29k.

3.- Bosgarren edukiontzia San Migelen
    2015ean San Migelera zabaldu genuen bosgarren edukiontziaren ekimena. 15 edukiontzi jarri genituen. Pozokoetxeko komunikazio-estrategia errepikatu, eta konposta egiteko materiala banatu genuen San Migelen ere.
    Bigarren fase hartan, familien % 21ek hartu zuen parte, eta denda txikien arteko % 67,6k.

4.- Bildutako kopuruak
    2015ean jasotakoa zenbakitan (pdf)

    2016an jasotakoa zenbakietan (pdf)

5.- Nola parte hartu
    Edozein unetan hasi zaitezke bosgarren edukiontzia erabiltzen. Egin behar duzun bakarra da izena eman eta materiala jaso (ontzia, giltza eta poltsak) Taberna Nagusian zein Pozokoetxe Kultur Etxean, jendeari arreta emateko ordutegian.
    Aukera dago, era berean, webgunean izena emateko, hemen, eta gero materialak jasotzeko.

6.- Non daude edukiontziak
Deskargatzeko plano hauetan ikusiko duzu zein den etxetik hurbilen daukazun edukiontzia.
Pozokoetxeko edukiontzien planoa
San Migeleko edukiontzien planoa

7.- Zer bota eta zer ez
    Eskuorri honek jasotzen du bosgarren edukontzira zer bota daitekeen eta zer ez. Zer bota eskuorria
    Garrantzitsua da gogoan izatea poltsa konpostagarriak erabili behar direla beti. Izena ematean banatutako poltsak agortu eta gero, gehiago jaso ditzakezu izena eman zenuen tokian bertan (Taberna Nagusia edo Pozokoetxe Kultur Etxea).