Merkataritza arloko Madrilgo 12. epaitegiak VIAJES CRISOL (Grupo Marsans) entitatearen hartzekodunen nahitaezko konkurtsoa adierazi zuen 2010eko uztailaren 15eko autoan, eta atzo, uztailak 26, argitaratu zen BOEn.
Viajes Crisol-en kaudimenik ezak kaltetutako pertsonek hilabeteko epea dute Viajes Crisol-ek zor diena erreklamatzeko, auta BOEn argitaratu denetik kontatzen hasita.
Horretarako, aipatutako epean, beren kredituen berri jakinarazi beharko diote idatziz konkurtsoaren administrazioari.
Ohiko postaz jakinaraz diezaiokete, helbide honetara idatzita:
Administración Concursal del concurso de Viajes Marsans S.A.
C/ Fernando El Católico nº 61, bajo,
28015 MADRID
Edo posta elektronikoz, helbide honen bidez: ww.concursomarsans.info
Posta elektronikoa erabiliz gero, kredituari buruzko dokumentazioa eskaneatu eta PDFan bidali beharko da; edo bestela, gero ohiko postaz bidali ahalko da gorago adierazitako helbidera.


