Kartografia digitala

Ongietorria egiten zaitugu Basauriko Udalak sortu berri duen Kartografia Digitalaren eta Informazio Geografikoko Sistemaren gunera.

IGS baten oinarrizko euskarriak espazioari buruzko informazioa partekatzea eta zabaltzea da.

Udalak duen lurraldeko informazio ugaria eta erabiltzaileen kopuru handia aintzat hartuz, informazio kartografikoaren sistema internet bidez garatzeko aukera izateak aukera paregabea eskaintzen digu, izan ere, hiritarrek zein enpresek behar duten informazio kartografiko guztia eskuratu ahal izango dute era sinple bezain azkarrean.

Horrez gain, egitasmo honen zergatiak eta ematen dituen aukerak ez dira udal administrazio eta bere barruko harreman sarera mugatzen, nazio eta nazioarte mailan informazio geografikoa partekatzeko eta zabaltzeko dauden premiak geroz eta handiagoak dira espazioko datuei buruzko sare nazionalean nahiz europarrean.

Bestalde, aintzat hartu behar dugu egitasmo honekin hiritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetzen dela eta administrazioa eraginkorragoa izatea lortzen dugula, horiek baitira bultzatzen ditugun egitasmo guztien lan ildo nagusiak.

Teknologia berriak eta informazio sistemak tresna giltzarriak dira instituzioen eta gizartearen ( hiritarrak eta enpresak) arteko harremanak errazteko.

Jarduera eremu horren barruan, gune honen helburu nagusia herri instituzioei, langileei, eta oro har, erabiltzaileei gure udalerriaren gaineko informazio kartografiakoa ematea da.

Kartografia deskargatu ahal duzu 1:500 eskalan eta DXF formatuan(erabiltzeko lizentzia kontsultatu):

Jasotze topografikoaren oinarri topografikoak deskarga ditzakezu. Erreferentzi irudikatuta dago kartografia-orrien VERTIVE_TOPOGRAFICO_NOMBRE kapan.