KALEARTEAN 2019

V Kaleartean jarduerarik gabeko merkataritza-lokaletan esku-hartze iragankorrak egiteko topaketa

   Izena emateko epea irekita urtarrilaren 23tik otsailaren 25era arte.

   Basauriko Udalaren Ekonomia-sustapen Arloaren ekimena da «Kaleartean», eta helburu du erabilerarik ez duten udalerriko merkataritza-lokalen irudia eraldatzea sormenezko esku-hartzeen bitartez. Bada, dagoeneko zabalik da epea ekimenaren bosgarren edizioan izena emateko. Aurtengoan, maiatzaren 31n, eta ekainaren 1, 2, 7, 8 eta 9an izango da, joan den urteko eremu berean: Kareagan.

   Izena eman daiteke Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan (HAZ), udaletxearen beheko solairuan (08:30-19:30); HAZen San Migeleko bulegoan, Pagasarri kalean (08:30-14:00); edota, bestela, Basauriko Udalaren webgunean dagoen eskaera-orria beteta (www.basauri.eus).

    «Kaleartean»en abiapuntua zera da: erabilerarik ez duten merkataritza-guneak eraldatzea, arteari, diseinuari eta sormenari lotutako ekimenen bitartez, gizartea eta ekonomia suspertzeko asmoz.
10 gunetan egingo dira «Kaleartean»en esku-hartzeak. Proposamenak zenbait arlotakoak izan daitezke: horma-artea; sormen digital, grafiko edo musikala; arkitektura eta hirigintza; erakusketa-formatu berriak; arte eszenikoak; bideosormena; saiakera; diseinua; laborategiak; eta abar.

   900 €-ko saria jasoko du hautatutako lan bakoitzak, proiektua aurrera eramateko. Ahal dela, Basauriko dendetan erosi beharko dute irabazleek proposamena gauzatzeko beharrezko materiala.

   Kaleartean Jaialdia garatzeko lokalak jabeek boluntarioki emanak izan dira. Guztira 10 espazio eskaintzen dira proposamenak garatzeko, 5 lokaletan banatuak. Informazio fitxa hauek eskaintzen diren espazio moten inguruan informatzea dute helburutzat.
Kaleartean-eko lan-taldea Jaialdia gertatu aurreko hilabeteetan aktiboki ari da lanean lokalak lortu ahal izateko, «alokairuan edo salgai» egoeran aurkitzen direnez Jaialdia iristen denerako lokalak aldatu daitezke.
   Lokaletako jabeekin hitzarmenak sinatzen doazen heinean, falta diren lokalen fitxak eskuragarri egongo dira hemen.
   Proposamena aurkeztu behar duten pertsonei hau garatzeko edukiko dituzten beharrak azaltzea eskatzen zaie (proposamenaren laburpen fitxako 5.3 puntua).

   Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), 08:30etik 19:30era, edota San Migeleko bulegoan, Pagasarri kalean, 08:30etik 14:00etara.

   Izena ematea internet bidez: Sakatu hemen...

Kaleartean 2019Kaleartean 2019

 

Basauri, 2019ko urtarrilaren 23an.

EranskinaTamaina
Oinarriak (pdf)230.52 KB
1_Kareaga goikoa 85 (pdf)65.83 KB
2_Lehendakari Agirre 7 (pdf)83.39 KB
3_Kareaga Goikoa 99 (pdf)137.4 KB
4_Kareaga Goikoa 16 (pdf)103.07 KB
Etiketak