Basauriko Udalak miloi euro baino gehiago erabiliko ditu Ariz auzoko zenbait eremu modernizatzeko prozesuan: Leon kalea, Soloarteko parkea, Aragoi kalea urbanizatzea eta horko igogailua, eta Galizia kalea eta Menendez Pelayo kale partikularra birmoldatu eta oinezkoena bihurtzea.
Udaletik jakitera eman denez, birmoldatzeko, oinezkoak bihurtzeko eta traba arkitektonikoak kentzeko obra guzti horiek, inbertsioa 1.233.137 eurokoa izango da, eta horrekin batera azken urtean metroko lanen eraginez berriro urbanizatzeko egin diren obrek, Bingen Anton Ferrero, Andaluzia, Gaztela edo Valentzia kaleetan egin direnek, Arizko auzotarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko dute.
Baita ere, Udaletik esan dute ezen, Basauriko auzoak elkar lotzea eta modernizatzea lehentasunezko gai bat dela.


