Jabekuntza Eskola hausnarketarako jardunaldia

Azkeneko urte hauetan egin izan dugunez, ikasturte erdian eta udalerri bakoitzean egiten diren ekimenetatik haratago, Jabekuntza Eskolen Saretik antolatutako eztabaidarako eta hausnarketarako jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu.

Honakoan, indarkeria matxistaren errealialitateaz eta honen aurrean abian jarritako lan eta laguntza ekimenetaz hausnartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu:

Gaia: Emakumeek eta Mugimendu Feministak indarkeria matxistaren aurka bultzatutako ekimenak eta esperientziak
Eguna: Otsailaren 26a, larunbata
Ordutegia: 10,30tatik -14tara
Tokia: Basaurin, Basozelai gizarte etxean

Ekimen honekin bat egitera eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Partaidetza konfirmatzeko email honen bitartez edo telefonoaren bitartez (94 426 03 40) egin dezakezue, zuen IZEN ETA HARREMANETARAKO TELEFONOA emanez. Izena emateko azken eguna otsailaren 21a izango da. Topaketarako ume-zaintza zerbitzua antolatuko da, eta honetakoto zuen konfirmazioarekin bat, ume kopuerua eta adina baieztatu beharko diguzue.

Animatu parte hartzera, zain izango gaituzue!

Egitaraua

10,30h.  Harrera, kafea

10,50h.  Saioaren hasiera eta ongietorria. Loly de Juan, Basauriko Alkatesa

11,00h Jardunaldiaren: Partaideen eta Gonbidatuen aurkezpena: Rosa Baltar, Ondarroako Berdintasun Teknikaria

11,10h: MAHAI INGURUA:

  • Basauriko Emakumeen Informazio Zentrua
  • Argitan  Zentrua – Barakaldo
  • Ezetz Plataforma, Bilbo

12,15h. Indarkeria sexistaren zigorgabetasunaren aurkako Kanpainaren aurkezpena. Bizkaiko Emakume Asanblada

12,30h. Eztabaida-Taldeak

13,30h Osoko Bilkura

14,30h Jardunaldiaren amaiera

Etiketak