Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea

Basauriko Udalak Gida bat aurkeztu du, Jabeen Erkidegoetan elkarbizitza egoki bat sustatzeko helburuz.

Basauriko Udaleko Lege Aholkularitza Arloak, Modernizazio Arloarekin batera, “AUZOTAR ERKIDEGOETARAKO ELKARBIZITZA GIDA” aurkeztu du.

Ekimen horrekin erantzuna eman nahi zaio, auzotar bitartekaritzako zerbitzua abian jarri zenetik, herritarrengandik datorren informazio eskariari.

Gidak argi eta garbi erantzun nahi die hurrengo gai hauei:

  • Eraikinetako eremu komunei dagokien mantentzea.
  • Portaera desatseginak identifikatu eta saihestea.
  • Animaliak etxebizitza partikularretan.
  • Jabeen Erkidegoaren funtzionamendua.
  • Jabeen eta maizterren eskubide eta betebeharrak.
  • Erkidegoetan igogailuak jartzeko izapide eta laguntzei buruzko informazioa.
  • Birziklatzeari buruzko eta animaliak eta eremu publikoak erabiltzeari buruzko aholkuak.

 

EranskinaTamaina
Jabeen erkidegoetan elkarbizitzeko gida2.48 MB