Izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia

IZOZKIAK SALTZEKO POSTUAK

   Izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia.

   463/2020 Errege Dekretuaren bidez, etenda geratu ziren eskaerak aurkezteko epeak, Covid-19ak sortutako alarma-egoera dela eta.

   Ikusirik ekainaren 1ean etendura hori bertan behera utzi dela eta eskaerak aurkezteko epeak berriro irekita daudela, honen bidez, Basauriko udalerriko kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, izozki postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea irekitzen da 2020ko ekainaren 5etik 21era.

   Aurreikusitako postuak baino eskabide gehiago aurkeztekotan, esleipena zozketa bidez egingo da.

   Izena ematea bertara etorrita:
Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako 94.466.63.00 telefonora deitu edo haz@basauri.eus helbidera idatzi.

   Kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 21. eta 22. Artikuluetan xedatutakoaren arabera eskabideetan jaso beharrekoa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

   Eskabideak:

   Baimenak emateko, interesdunek aurretiaz Alkatetza-Lehendakaritzari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute eta, bertan, honako hauek jasoko dituzte:

a) Eskatzailearen izen-abizenak edota, hala badagokio, izen soziala.
b) NANa edo IFZa.
c) Helbidea.
d) Instalazioen eta salgaien deskripzioa.
e) Pertsona juridikoen kasuan, gainera, baimena erabiliko duen langilearen edo erakundeko kidearen izena, helbidea eta NANa adierazi beharko da.
f) Tokia, data eta kokapen ordutegia.
g) Instalazioak zenbat metro hartuko dituen.

   Eskatzaileak baimendutako ordezko bat izendatu ahal izango du, kaleko salmentan jardun ahal izango duena titularraren baldintza berdinekin.

   Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

   Aipatutako eskabideaz gain, eskatzaileak honako agiri hauek ere aurkeztu behar ditu:

- NANaren, Atzerritarren Nortasun Txartelaren edo, hala badagokio, IFZren fotokopia.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergako alta.
- Gizarte Segurantzaren alta eta kotizazioa ordaindu izanaren azken ordainagiria.
- Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eraketa-agiria, Merkataritzako Erregistroan behar bezala inskribatutakoa. Era berean, ordezkaritza egiaztatu beharko da zuzenbidean egoki den eta sinesgarritasunez jasota geratuko den edozein baliabide erabilita, edota eskatzaileak berak agerrraldia eginda.
- Jardueran langilerik edukiz gero, lan-harremana frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira.
- Jardueran titularraren izenean jarduteko baimena duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duten agiriak; pertsona horiek postuen titularrek kaleko salmentarako dituzten betekizun berdin-berdinak izango dituzte.
- Elikagaiei dagokienez, janari-maneatzailearen txartela eta, eskainitako produktuaren arabera, eskatu daitezkeen baimen guztiak.
- Jardungo den instalazioetan hirugarrenei eragindako kalteei aurre egiteko derrigorrezko erantzukizun zibileko asegurua sinatuta izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.

Basauri, 2020ko ekainaren 8an.

Etiketak