Izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko deialdia

Argitalpen data: 
2019(e)ko Apirilaren 8(e)an
Amaiera data: 
2019(e)ko Maiatzaren 1(e)an

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 15etik 30era izango da

   Basauriko udalerrian kaleko salmenta arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera, izozkiak saltzeko postuak jartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2019ko apirilaren 15etik 30era bitartean.

   Aurreikusitako postuak baino eskabide gehiago aurkeztekotan, esleipena zozketa bidez egingo da.

   Izena ematea bertara etorrita: Udaletxeko beheko solairuko HAZren bulegoetan (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua), 08:30etik 19:30era, edota San Migeleko bulegoan, Pagasarri kalean, 08:30etik 14:00etara.