Iruaretxetako haur-jolasak berrituko dira

   Iruaretxeta parkeko haur-jolasak berritzeko kontratua (22.219 €) esleitu du Basauriko Udalak. Izan ere, urte asko daramate jolasok eguraldiaren gorabeherak pairatzen, eta zahartuta daude.

   Egitura anitzeko jolas-eremua jarriko da erdialdean: igotzeko elementuak egongo dira, pasabideak, kulunkak, zabu bikoitza, malgukidun zaldia, txirrista bi, eta abar. Jolas berriak egurrezkoak izango dira, eta koloretako osagai organikoak izango dituzte. Udal arduradune aurreikusi dute 2017ko lehen hiruhilekoan hastea jolas zaharrak kentzen eta berriak jartzen.

 

Basauri, 2017ko urtarrilaren 9an.

Etiketak