Iritsi da Basauri Kirolakera «Mugiment» kirol txartela, instalazioak erabiltzeko txartel bakarra

   «Mugiment» kirol txartela doako «txartel birtuala» da, eta kirola sustatzea eta herritarrentzako kirol eskaintza handitzea du helburu. Urteko bonua dutenei programari atxikitako beste udalerri batzuetako kirol-instalazioetara sartzeko aukera emango die, baldintza oso onuragarrietan.

   Txartel birtuala denez, Interneterako konexioa duen mugikor bat baino ez da behar «Mugiment» txartelaren aplikazioa deskargatzeko. Aplikazioa Google Play eta App Storean dago eskuragarri, eta, erregistroa egiteko, datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NAN zenbakia eman behar da, onuraduna abonatuta dagoen instalazioaren izena adieraziz. Behin erakundeak balioztatuta eta jakinarazpena jasota, «Mugiment» erabiltzeko prest egongo da.

   Aplikazioak, bestalde, udalerri bakoitzak «Mugiment» kirol txartelako abonatuei eskainitako instalazioen, jardueren eta ordutegien zerrenda jasotzen du. Oro har, zerbitzuen prezioa instalazio bakoitzean abonatutako pertsonena da, eta, beraz, doakoak edo merkeagoak izan daitezke.

   Behin erregistratuta, mugikorra erabiliko du onuradunak, «Mugiment» txartelari atxikita dagoela egiaztatzeko. Dena dela, NANa bezalako akreditazio gehigarri bat ere eskatu ahal izango diote.

   Gaur egun, Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Trapagaran, Zierbena, Abanto-Zierbena, Sestao, Barakaldo, Muskiz, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Oñati, Amurrio, Laudio, Ugao-Miraballes, Bakio, Arrigorriaga, Basauri eta Etxebarriko kirol instalazioetan erabili daiteke «Mugiment».

 

La tarjeta única para el uso de instalaciones deportivas Mugiment Kirol Txartela llega a Basauri

Basauri, 2020ko martxoaren 12an. 

Etiketak