Iraunkortasun kontseilua

Ingurumen naturala eta hiriko ingurumena zaindu, defendatu eta babesteko eta garapen iraunkorra bultzatzeko helburua duten herritar erakundeen berri-emate, proposamen eta partaidetzarako kontsulta-organo izateko sortu da.

Antolaketa

Batzordeburua (Alkatetza edo ingurumen-alorrean eskumena duen zinegotzia).

Epaimahaikide bat (udalerriko enpresa handiak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (Udalerriko enpresa ertain eta txikiak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (ingurumeneko elkarte edo erakunde ekologista bakoitzeko)

Epaimahaikide bat (auzo-elkarteak ordezkatzeko)

Idazkaritza (Ingurumeneko Udal Sailak / Ingurumen eta Agenda 21edo teknikariak beteko)

Halaber, Alkatetzak edo epaimahaikideek eskatuta, Udalbatzako edozein kide edo Udaleko edozein langile tekniko joan ahal izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

Era berean, alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat ere bertaratu ahalko da, hitza bai, baina botorik gabe.

Zereginak

Honakoak dira Iraunkortasun Kontseiluaren berariazko zereginak:

  • Ingurumena eta iraunkortasuna bultzatzeko ekimen, iradokizun eta proposamenak Udalbatzari aurkeztu eta horien berri ematea.
  • Tokiko Agenda 21 izenekoaren barruan dauden plan eta programei buruzko proposamen eta iradokizunak egitea.
  • Lankidetza ematea ingurunea zaintzea erraztu eta narriatzea saihesten duten herritarren portaerak sustatzeko udal programa, jarduera eta neurriak abiaraztean.
  • Lankidetza ematea herritarrak euren inguruneari buruz kontzientziatu eta solidarioak izan daitezen egindako kanpaina eta programa publikoak diseinatu eta ezartzean.
  • Helburu horiek lortzeko beste edozein, Kontseiluan ezarri badira.

Barruko arauak

Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.