Inmigrazio eta hiritartasunari buruzko toki Planaren 2010-2012 Aurkezpena
2010(e)ko Ekainaren 18(e)an
Joan zen maiatzako 27an, Udalbatzak inmigrazio eta herritartasun toki-planari, 2010-2012koa, onespena eman zion. Plan honen aurkezpen publikoa datorren larunbatean izango da, 2010eko ekainaren 19a, eguerdiko 12:00etan, Ibaiganeko kultur etxeko bilera-aretoan.
Jarraian, "Destino Basauri" dokumentala emango da, 25 minutuko iraupena duena: Basauriko auzotar batzuen artean bizi-esperientzien bidez, partekatutako eremuak agertuko dira.
Ekitaldiari amaiera emateko, lunch labur bat eskainiko da.
OHARRA: Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Inmigrazio eta hiritartasun toki plana 2010-2012 | 1.95 MB |
Etiketak


