Ikurra
Basauri badauka ikurra. Gure herriaren ikur ordezkatzailea sortu nahian, 2001 urtean, ideia-lehiaketa bat antolatu genuen udaletxean Jesús Lizaso artista basauritarraren lanakirabazi zuen lehiaketa. Ikur hau sari moduan banatu da hainbat ekitaldi ofizialetan.
Hurrengo urratsa ikurra basauriko kaleetara eramatea izan zen etaq gure espaloietan ikus dezakegun "BASAURI" lauza egin zen.
Ikurra udaletxeko paper ofizialetan eta udalerriko elkarte eta klubetan erabili ahal izateko, Adolfo Lasarte disenatzaile eta publizistak, basauritarra berau ere, ikurrean oinarrituko logotipoa diseinatu zuen.
Jesús Lizasok ikurra eskultura bihurtu du. 15 metro luze eta 250 tona dituen(ormigoia eta burdina) eskultura honek gure herriaren historia islatzen du.
Eskultura hau zurea bailiatzan hartzea nahiko nuke, Basauri bailiatzen alegia.
Basauriko Ikurra Lehen buztina zena orain gu garen hau bihurtu duten laiek, gu hazten ikusi gintuena.
Bi zainetan barrena ibiki doaz urak eta harriak izerdi usaineko eraikinen irakin edo bustigarriak Zubiok, mintza balitez esan bailezateke nola ginen hona iritsiak ikur honek irudika dezala gure lagun joanak irudika gaitzala bizirik gaudenak eta ikus bezate ere etortzeko direnak.
Basaurik ikur bat behar zuen, ikur ordezkatzaile bat udal-armarria bera baino adierazgarriagoa izango zena. Ez gara udaleko logotipoaz ari, ezpada gure herriaren logotipoaz, basauritarrak ideologia guztien gainetik ordezkatuko dituenaz.
Jesús Lizasoren eskultura eta haren elementuak kontuan izanik (laiak,siderurgia eta zubia), eta emaitza berezi bezain modernoa lortu nahian, egungo logotipoa disenatu genuen, gero eta gureagoa dena, eta gure udalerritik kanoporakoek ere erraz ezagutuko dutena.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
2007-03-11Escultura Lizaso (jpg) | 783.95 KB |
LOGO BASAURI V1 (gif) | 31.15 KB |
LOGO BASAURI V2 (gif) | 43.46 KB |
LOGO BASAURI V3 (gif) | 19.77 KB |
LOGO BASAURI V4 (gif) | 27.07 KB |
Panton (jpg) | 88.35 KB |
Basauri
- Ezagutu Basauri
- Kokapen geografikoa
- Basauriko udal mapa
- Biztanleriaren gaineko estatistikak
- Eustateko datu estatistikoak
- Ondare arkitektonikoa
- Udaletxearen historioa
- Argazki artxiboa
- Pertsona ospetsuak
- Basauriko historia
- Bibliografia
- Gure sinboloak
- Jaiak
- Basauriko ibilaldien gida
- Ibilbide osasuntsuen gida
- Metrominuto
- La Basconia
- Eskarabillera
- Merituak
- Ingurunea
- Garraioa eta mugikortasuna
- Obra eta proiektuak
- Herritarren segurtasuna, larrialdiak, babes zibila
- Udal erakunde eta enpresak
- Elkarteen direktorioa
- Informazio interesgarria
- Jarduera ekonomikoa eta enplegu
- Agenda