Hiriko kontseilua (Aldi baterako jarduerarik gabe)

KONTSEILU HAU JARDUERARIK GABE DAGO ALDI BATERAKO.

Kide anitzeko organoa da, kontsulta- eta partaidetza-organoa, eta ekonomia, gizarte eta auzotarren erakunde adierazgarrienetako ordezkariek osatzen dute. Bertan, Basauriko udalerri osoari eragiten dioten jarduerak edota barruti bateko edo batzuetako problematika orokorrak aztertu eta koordinatzen dira.

Antolaketa

Batzordeburua (Alkatetza edo eskuordetutako zinegotzia)

Hiru epaimahaikideak (Udalerriko enpresa handiak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (Udalerriko enpresa ertain eta txikiak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (Merkatarien Elkartea ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (Elkarte Ekologistak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bat (Emakumeen elkarteak ordezkatzeko)

Epaimahaikide bi (Erakunde sindikalak ordezkatzeko. Gehiengoaren ordezkaritzak)

Epaimahaikide bat (Auzo-elkarteak ordezkatzeko)

Idazkaritza (Herritarren partaidetzarako alorrean eskumena duen arloak beteko)

Halaber, Alkatetzak edo epaimahaikideek eskatuta, Udalbatzako edozein kide edo Udaleko edozein langile tekniko joan ahal izango da, hitza bai, baina botorik gabe.

Era berean, alderdi politiko bakoitzeko ordezkari bat ere bertaratu ahalko da, hitza bai, baina botorik gabe.

Zereginak

Honakoak dira Hiriko Kontseiluaren berariazko zereginak:

  • Sektore Kontseilu baten eskumenen artean ez dauden plan orokorrak aurkeztu eta horien berri ematea.
  • Azpiegitura, ingurune, zirkulazio, segurtasun edo ekipamenduen baldintzak eta, oro har, hiri osoan eta auzo bakoitzean zerbitzuak emateko baldintzak hobetzeko eta arazoak konpontzeko ekimen, iradokizun eta kexen berri eman eta proposamenak egitea.
  • Udalaren Jarduera Plana, ordenantzak eta Sektore Kontseilu baten eskumenen artean ez dauden beste xedapen orokor batzuek zer dioten jakin eta eztabaidatzea.
  • Udal Kudeaketa eta politikaren ildo nagusiei buruzko aholkularitza ematea Udalbatzari.
  • Aurrekontu Nagusien aurreproiektuaren eta hori burutzearen ondoriozko emaitzen berri izatea.
  • Udalerri osoan edo bertako barruti edo auzoren batean entzunaldi publikoak egitea proposatzea.
  • Partaidetza-prozesu zehatak egitea proposatzea.
  • Herri-Kontsultak edo herritar Kontseiluetarako deialdiak egitea proposatzea.
  • Hiriarentzat interesgarriak diren gaiei buruzko azterlanak egitea proposatzea eta horien emaitzei buruzko eztabaidak sustatzea.
  • Lankidetza ematea Udalak neurri, jardueta eta zerbitzuak abiaraztean.
  • Bizikidetza baketsuari eragiten dioten arrazoiak aztertu eta datu eta informazioak ematea, eta arazook konpontzeko proposamenak aurkeztea.
  • Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko beste edozein, kontseiluan ezarri badira.

Barruko arauak

Kontseilu bakoitzak barruko funtzionamendu-arauak ezarri ahal izango ditu eta, horrela, lan-taldeak eratu, edo Batzar Iraunkorrak, lan-taldeak eta batzorde teknikoak sortu.
Kontseilu horrek barne-arauak ezarriak izango balitu, jarraian adierazi egin beharko dira.