Hirigintza kudeaketa

 

Hirigintza-hitzarmenak Entitate edota erakunde publikoekin nahiz partikularrekin egindako itunak dira, eremu jakin bateko hirigintza-kudeaketa hobetu eta bizkortzeko xedearekin..

Urbanizazio-proiektuak Urbanizazio obren xehetasun teknikoak ezartzen dituzten obra-proiektuak dira: kaleak eta plazak, zerbitzu publikoen sareak (ura, argindarra, telefonoa, gasa, argiteria publikoa, lorategiak, aparkalekuak, eta abar).

Kudeaketarako tresnak Birpartzelazio proiektuek planeamenduko eskubide eta zamen bidezko banaketa egiten dute birpartzelatze-eremuko lurraren jabe direnen artean. Nahitaezko desjabetze proiektuek, berriz, aurrera eraman beharreko proiektu batek eragindako ondasun eta eskubideak zehaztu, horiek baloratu eta ordaindu beharreko kalte-ordainak finkatuko dituzte.

Baimenak eta lizentziak Enpresek edota herritarrek egindako eskaerek hirigintzako araudia betetzen dutela kontrolatzeko Udalak dituen tresnak dira. Sailkatutako jardueren lizentzietan, gainera, aintzat hartuko da ingurumenaren arloko araudia betetzen dela.