Hiri-hondakinen transferentzia-gune berria

   Basauriko Udalak amaitu ditu Lapatzan hiri-hondakinen transferentzia-gunea eraikitzeko obrak, zeinaren bidez urrats bat egiten da gaikako bilketa hobetzeko bidean. Transferentzia-guneak balioko du aldi baterako biltegiratzeko, tratamendu-gunera edo kudeatzaile baimenduaren instalazioetara bidali arte, industrialdeetan, jarduera ekonomikoetan, eraikin publikoetan, ekitaldietan… atez ate bildutako hondakinak.

   Horrela, birziklapena sustatzen da industrialdeetan hondakin asko sortzen duten enpresen artean, bilketa atez ate egingo delako eta enpresek ez dituztelako hondakinak edukiontzietan utzi beharko. Ondorioz, hondakin-bolumen handiagoa bilduko da jarduera produktibo horietan. Atez ate bilduko dira ere udalerriko arrandegietako hondakinak, eta azpiegitura berrira eramango dira, ondoren balorizatuak izateko (irin, arrain olio… bihurtzeko tratamendua).

    “Azpiegitura berriaren helburua izango da txikitzea bai emisioak bai hondakinen garraioaren kostua, transferentzia-guneari esker optimizatu egingo baita kamioien joan-etorri kopurua, aldi bakoitzean garraiatutako kantitatea maximizatuta. Hori guztia, gaikako bilketa zabaltzeko egungo ereduari dagokionez, Europak 2025. urteari begira hiri-hondakinen bilketan finkatu dituen helburuak betetzeko”, Nerea Renteria Basauriko Udaleko Hirigintzak azaldu du.

   Transferentzia-gunea eraiki da Lapatza industrialdearen aparkalekuan, Araztoi eta Lapatza kaleen artean, eta bi metroko altuerako perimetro-horma bat eta 6 metroko luzerako ate gidaridun bat ditu. Azpiegitura berriak kamioien etengabeko joan-etorria eragingo duenez, Araztoi eta Lapatza kaleen espaloien zati bat ere berrurbanizatu egin da, hormigoi inprimatu bidez.

   Obraren ardatz nagusiak izan dira azpiegituraren obra zibila egitea, hura martxan jartzeko behar diren hiri-zerbitzuen exekuzioa eta instalazioaren zati bat estalkiz estaltzea. Gainera, dagoeneko bi trinkogailu jarri dira, eta laster gehiago instalatuko dira, edukiontziez eta hotz-ganberaz gain, arrain-hondarrak gordetzeko. .Bai trinkogailuak bai hotz-ganbera estalpean egongo dira.

   Basauriko Udalak 151.026 euro inbertitu du transferentzia-gunea eraikitzek.

 

   Basauri, 2021ko irailaren 3a.

Etiketak