HIES-aren aurkako nazioarteko eguna ospatzen dugulako arrazoiz, abenduaren 1ean, Basauriko Udaletik oinarrizko bi gai gogoratu eta nabarmendu nahi gintuzke, batetik, zergatik erabili behar den preserbatiboa, eta bigarren, zalantza txikienaren aurrean proba egin behar dela.
Preserbatiboa da GIB birusaren eta sexu-transmisioko beste gaixotasunen aurkako hesi bakarra. Horiek guztiei berdin eragiten diete, ez dute bereizketarik egiten sexu eta arrazen artean, harreman homosexual edo heterosexualen artean, gazte eta zaharren artean, eta hori horrela, edozein kutsatzea prebenitzeko modu bakarra preserbatiboa da.
Baina seguruak ez diren edo arriskuko sexu harremanak izan baditugu, behar beharrezkoa da zalantzak uxatzea eta GIB birusaren proba egitea, zeren eta kutsatze berriak saihestu baititzakegu.
Guztion artean gaixotasuna geldiarazi dezakegu...
Abenduaren 1erako jarduerak hiesaren aurkako nazioarteko eguna
- Egun osoan zehar preserbatiboak banatu, eta informazioa eskainiko da, herrian barna eta udal eraikinetan.
- Herritik barna 300 kartel ipiniko dira.
- Ibaiganeko Kultur Etxean “Desioen Putzua” jarriko da, abenduaren 1etik 7ra bitartean (desio bat bota preserbatibo baten trukean).


