Herritarren Arartekoa
Nor den
Herritarren Arartekoa Udalaren eta hiritarren arteko elkarrizketa bideratzeaz arduratzen den organoa da, eta horrek esku hartzen du, baldin eta herritarrak Udalarekin dituen harremanetan, beren eskubide legitimoak egikaritzekoan trabak edo oztopoak topatzen baditu.
Helburua
Herriaren Arartekoak duen oinarrizko helburua Udalak, administrazio publiko gisa, funtzioak betetzen dituela kontrolatzea da, eta herritarren eskubideak babestea agintarien aurrean. Herriaren Arartekoa berdintasun-printzipioa betea izan dadin ahaleginduko da, eta administrazio publikoak legearen eta administrazio praktika onaren arabera joka dezan ahaleginduko da.
Eginkizunak
Herritar zerbitzuen funtzionamenduari buruzko herritarren kexa, iradokizun eta erreklamazioak jaso eta bideratzen ditu, Administrazioaren aurrean herritarrek dituzten eskubideak urratu egin direla jotzen denean.
Proposatutako ekimen eta alternatibak aztertzea dagokio, eta horretarako udal administrazioaren gestio eta funtzionamenduan eman daitezkeen akatsak antzeman, eta horiek egokiro zuzentzeko proposamenak egin behar ditu.
Xedea
Herritarren Arartekoak, edozein pertsonak eskatuta edo ofizioz, herritarren kexa, iradokizun eta erreklamazioekin zerikusia duen edozein ekintzari hasiera eman diezaioke, baldin eta aurretik udal zerbitzuek ez badiote arreta egokia eskaini Udalak hartutako ekintza eta erabakiak argitzeari, hala nola:
- Administrazio jardueran behar ez bezalako atzerapena eman den aztertzea.
- Herritarrak informazio jasotzeko duen eskubideari ezezkoa eman ote zaion aztertzea.
- Udalak hartutako ebazpenak ez betetzea edo aurrera ez eramatea.
- Arreta desegokia.
Udalak lege-arauak aplikatzekoan egin ahal izan dituen okerrak edo bidegabekeriak zuzentzeko neurriak proposatzea.
Oharra
Baldin eta legalki ezarritako prozedura agortua badago, jadanik, erreklamazioa, kexa edo iradokizuna aurkez daiteke eskumena duen organoaren aurrean. Ez dago kexa anonimorik jarri. Hori dela eta, telematika bidez bidali direnek aitortutako sinadura elektronikoa eduki beharko dute.
Herritarrak
- Oharrak, kexak eta iradokizunak
- Kanpainak eta jarduerak
- Foroak
- Adineko pertsonak
- Drogamenpetasunen prebentzioa
- Basauri nire maskotarekin
- Gizarte ongizatea
- Ezagutu itzazu Udalbatzaren erabakiak
- Kontsumitzaileari arreta eskaintza
- Herritarren partaidetza
- Herritaren Babeserako Zerbitzua
- Jabeen erkidegoetan elkarbizitezea
- Merkataritzan Euskara
- Enpleguaren Eskaintza Publikoa
- Bekak eta laguntzak
- Lehiaketak
- Nabarmenduak
- Berriak
- Agenda


