Helburuak eta funtzioak

Asociación sordos de Bizkaia Zeinu hizkuntzako bideoa

Basauriko Udaleko Gizarte Ongizate Atalak duen xedea da, Basauriko herritar guztiengana iritsi dadila zerbitzuen eskaintza, hain zuzen, arrazoi desberdinengatik, egoera zaurgarrian egon daitezkeenengana, edo gizarte bazterketa egoeran egon daitezkeenengana.
Gizarte Ongizate Atalak, horrela eska dezaketen pertsonen egoera baloratu eta horiei orientabidea eskainiko die, egoera larrienean daudenen kasutik abiatuta, beren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko aukera izan, eta beren desberdintasuna errespetatuz, integrazio osoa izan dezaten.
Indarrean dagoen markoaren barruan, eta dituen eskuduntzak kontuan izanda, Gizarte Ongizate Atalak oinarrizko edo lehen mailako zerbitzuak eskaintzen ditu, hau da, herritar orori orokorrean, eta bereziki, egoera larrienean dauden udalerriko pertsona edo taldeei.

HELBURUAK

  1. Gizarte zerbitzuen eremuan dauden baliabideak Basaurin bizi diren guztien esku jartzea, udalerrian, gizarte ongizateko maila hobea lortzeko helburuz.
  2. Basaurin gizarte bazterketako egoerak prebenitzea, horren ondorioak arintzen ahalegintzea, eta edozein arrazoiengatik baztertuak aurkitzen diren herritarrei gizarteratzen laguntzea.

HELBURU ESPEZIFIKOAK

  1. Jende guztiari udalerrian dauden gizarte zerbitzu eta prestazioen berri ematea.
  2. Oinarrizko premiak asetzen laguntzea, horiek lortzeko ezintasuna duten herritarrei.
  3. Gizarte zailtasunak jasaten dituzten pertsonei beharrezko tresnak eskaintzea, horiek adinagatik, gaixotasunagatik, etab... sortutakoak direnean, bizimodu duinago eta autonomoagoa lortzeko helburuz.