Helburuak eta egitekoak

  • Udalerrian abandonatuak izan diren animaliak jaso eta zaintzea.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animalien zentsua.
  • Herritarrei kontzientzia hartu araztea.
  • Kaleko katu-koloniak kontrolatzea.
  • Animalien defentsa eta babesa, eta gatazketan bitartekaritza.

Helburu horiek lortzeko garatu beharreko ekintzak:

  1. Galdutako edo abandonatutako etxe-abereak jasotzea eta horiek mantentzea.

    Gaur egunean, LA CASA DEL PERRO enpresa da Basauriko Udalak kontratutako enpresa, programaren zati honetarako.
        
    LA CASA DEL PERRO
    Helbidea: Gatzarriñe, 36A. 48600 Sopelana
    Telefonoa: 94 676 55 79
    Faxa: 94 676 58 71
    E-maila: sopela@lacasadelperro.es
    Web: www.lacasadelperro.es
          
    Zentroak eskainzen duen edozein zerbitzu nahi denean, Udaleko Osasun Sailaren bidez egin beharko daedo Udaltzaingoaren bidez egin beharko da.

    BASAURIKO UDALEKO OSASUN SAILA
    Helbidea: Bidearte, 10. 48970 Basauri
    Telefonoa: 94 466 63 08
    E-maila: sanidad@basauri.eus

    BASAURIKO UDALTZAINGOA

    Helbidea: Jara, 2. 48970 Basauri
    Telefonoa: 94 466 63 41

    Zentroak eskaintzen duen edozein zerbitzu nahi denean, Udaleko Osasun Sailaren bidez

  2. Herritarrak kontzientziatzera bideratutako jarduerak:

    • Kanpainak.
    • Jabeei zuzendutako heziketa-jardunaldiak.
    • Lege-aholkularitza udalerriko herritarrei eta profesionalei zuzenduta (albaitariak, denda espezializatuak).
    • Animalien zirkulazio gaineko ekipamendu informatiboak.
    • Espezializatutako hiri-ekipamendua.
  3. Animaliak edukitzeagatik, partikularren arteko gatazketan bitartekaritza egitea.
  4. Kaleko katuen koloniak
  5. Arriskutsuak izan daitezkeen animalien zentsua.

    Programa integral honen bidez, udal eskumenen barruan, animalien babesean hobetu nahi da, eta horretarako, errespetua bultzatzen da, animaliekiko zainketa eta xamurtasuna, eta aldi berean, animalien babeserako indarrean dagoen legeria betetzeaz arduratzea.